CLEVER consortium for the BETTER program

Better programak gero eta informazio semantiko zehatzagoa lortzeko metodoak garatuko ditu, eta nork-nori-zer-noiz-non-egin-zion, motako gertaeren ikuspegia emango du, hizkuntza eta arlo askotan. Lortutako informazioa bilaketa hobeto egiteko aplikatuko da. Interes gehigarriko arlo bat da pertsonekin elkarrekintza baimentzea sistema hobetzeko. Hara, sistemak giza iritziak sartu beharko dituzte erauzitako edo berreskuratutako informazioaren garrantzia eta zehaztasuna neurtzen dituen metriketak.

Aditza+izena Unitate Fraseologikoak gaztelaniatik euskarara: azterketa eta tratamendu konputazionala // Verb+Noun Multiword Expressions: A linguistic analysis for identification and translation

Unitate Fraseologikoak (UFak) hizkuntzek bere-bereak dituzten hitz-konbinazio idiomatikoak dira. Hizkuntzaren Prozesamenduko (HPko) tresnek kalitatezko emaitzak izan ditzaten, beharrezkoa da halakoak ondo tratatzea, baina lan horrek hainbat zailtasun ditu; besteak beste, hitzez hitzeko itzulgarritasun eza. Tesi-lan honetan, aditza+izena motako UFen azterketa linguistiko bat egin dugu, halakoek HPren alorrean sortzen dituzten bi arazo garrantzitsuri aurre egiten laguntzeko: batetik, corpusetan UFak automatikoki identifikatzeari, eta bestetik, UF horiek gaztelaniaren eta euskararen

Orriak

Ixa taldea RSS-rako harpidetza egin