Book chapter

Humanitate Digitalak eta haien ikerketaren nondik norakoak

Humanitateen eraberritzea gertatu omen da eHumanitateetan edota Humanitate Digitaletan. Hasierako garaietako asmoak eta promesak, batetik, eta objektibotasuna, bestetik, ekarri dutena ikusi ondoren, galdera ezberdinak sortu dira Humanitate Digitaletan.

Idatzizko eta ahozko hizkuntza-irakakuntza online

Helduek eta gazteek testuinguru digitalean hizkuntzak nola ikasten duten azaldu eta gero, kapitulu honetan, hizkuntzen irakaskuntzan konpetentzia digitalek eta baliabide multimodalek duten garrantzia azpimarratuko dugu eta ingurune digitalak ekar ditzakeen zenbait abantaila nabarmenduko ditugu idatzizko eta ahozko komunikazioan. Lehendabizi, hizkuntzak irakasteko on-line inguruneak aipatuko ditugu (1. azpiatalean). Ondoren, on-line ikastunitateen diseinua eta pedagogiak deskribatuko ditugu (2. azpiatalean).

Zer i(ra)kas dezakegu geure corpusekin "jolastuz"?

Hizkuntzak ikasteko askotariko metodologiak erabili izan dira: metodo zuzena, itzulpen metodoa, metodo audiolinguala, metodo komunikatiboa, hurbilpen lexikoa, ariketetan oinarritutako metodoa, ikasleen erroreetan oinarritutakoa edota metodo eklektikoak. Azken urteotan, berriz, corpusekin «jolasteak» hizkuntzak modu esanguratsuan i(ra)kasteko aukerak eskaintzen dizkigunaren ustean gaude. Corpusekin «jolastuz» ikasteko, ezinbestekoa da tresna informatiko egokiak eskura izatea, zailtasun teknologiko handirik aurkezten ez duten eta edonork modu errazean balia ditzakeen tresnak prestatzea.

Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak

Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean: horra Euskaltzaindiak Ixa Taldekooi paratu zigun gaia, Arantzazun 2018ko urrian egin zen biltzarrera gonbidatu gintuelarik. Ondorio hauek ateratzen ditugu artikuluan: - Hizkuntza‐teknologien arloak garrantzi estrategikoa du hizkuntzaren etorkizunari begira. - Hizkuntza-teknologia ardatz bat izango da Europan datozen urteetan, eta inbertsioak egingo dira; Espainian bada dagoeneko - plan bat, diruz ondo hornitua, eta Euskal Herrian ere pareko zerbait beharko genuke berandu baino lehen.

Pages

Subscribe to RSS - Book chapter