05. Erroreak etiketatzeko edizio tresna baten inplementazioa

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Lengoaia naturalaren prozesamenduaren alorrean (LNP) eta, bereziki, testu-lanketarenean IXA taldea egiten ari den lanari, jarraipena eman nahi zaio zuzentzaile-laguntzaile sintaktiko batekin. Helburu orokor horretara iristeko bidea, ordea, luze eta malkartsua denez, ataza desberdinetan banatu behar izan dugu egin beharrekoa. Batzuk, eginda daude dagoeneko; besteak, aldiz, bidean.
Egiteke dauden horietako bat ikasleen corpusak bildu eta bertan egiten diren erroreak etiketatzea da. Hau, eskuz egin beharreko lana izanik, neketsua izango da zinez. Horregatik, karrera bukaerako proiektu honetan, eskuzko lan hori errazteko interfaze bat (edizio tresna bat) egin nahi da.
Edizio tresna horrek, besteak beste, etiketatzaileari erroreen sailkapena erakutsi beharko lioke, etiketatzaileak errore bat topatzean, zein errore den erabaki, eta errorea behar bezala etiketatzeko. Errore bakoitzari dagozkion zuzenpenak egiteko ere aukera eman beharko luke interfazeak.
Hau guztia egiteko, aurrez, merkatuan dauden tresnak aztertu beharko lirateke.
Bukatzeko, interesgarria litzateke, edizio tresna hau internetetik erabili ahal izateko moduan jartzea.
Irakaslea: 
Bertol Arrieta
Ikaslea: 
Xabier Olazar
Esleitua: 
Yes
Estrategikoa: 
No
Kodea: 
0