Corpusak kudeatzeko tresnak

Kurtsoa:

Saila:

Deskribapena: 
Corpusak edo testu bildumak, altxorra dira Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan lanean dihardugunen artean. Fitxategi-sisteman dagoen corpus-sistema baten kudeaketarako dauden tresnak aztertu eta IXA taldeko beharretara hobekien egokitzen dena hautatzea, instalatzea eta probatzea da proiektu honen helburua. Besteak beste honako produktu hauek aztertuko dira: Virtual Corpus Manager (UniS), ManaTee, Alembic WorkBench.... Hauetaz gain, beste batzuk bilatu eta aztertu beharko dira. Tresnetako bat hautatzeko irizpideak finkatu beharko dira eta horretarako azterketaren emaitzetan oinarrituko da ikaslea. Edozein kasutan honako irizpide hauek ere hartuko dira kontuan: multiplataforma izatea, librea izatea, eleanitza, erabilerraza, Internet saretik erabilgarria, XML erabiltzeko aukera edukitzea baita moldaketak egiteko aukera ere.
Irakaslea: 
Maite Oronoz
Esleitua: 
Bai
Estrategikoa: 
Ez
Kodea: 
0