Interneteko euskara hiztegien ataria
Kurtsoa:
Saila:
Deskribapena:
Interneten hiztegi asko daude gaur egun: Hiztegi elebakarrak, elebidunak eta eleanitzak, hiztegi arruntak eta hiztegi terminologikoak, sinonimo-hiztegiak, entziklopedikoak, lokuzio-hiztegiak... hitz-zerrenda soiletatik hasi eta hiztegi konplexuetaraino...
Proiektuaren helburu nagusia hauxe litzateke: Interneten dauden eta euskararekin zerikusia duten hiztegien atari nagusi bat eratzea. Atari horrek hiztegi guztien interfaze bateratua izan nahiko luke, alegia, erabiltzaileari aukera emango lioke galderak egiteko, eta galdera horiek nahi duen hiztegietara bideratzeko erantzunen bila. Erantzunok modu bateratu batean aurkeztuko litzaizkioke erabiltzaileari. Erabiltzailea diogunean, hasteko giza-erabiltzaile batengan ari gara pentsatzen, baina ez litzateke baztertzekoa atari horren funtzionalitatea web zerbitzu gisa eratzea ere.
Honako ezaugarri hauek izan beharko lituzke aplikazioak: hiztegien helbideak aldatzen direnean eguneratzeko aukerak, hiztegiak ezabatu edota berriak sistemaratzeko aukerak, galderetan hiztegiak motaka sailkatzeko aukera (elebakarrak, elebidunak, zein hizkuntzatako elebidunak...), pertsonalizazio-aukerak...
Zein hiztegiz ari garen jakin nahi izanez gero, jo helbide honetara: http://www.hiztegia.net/

Irakaslea:
Xabier Artola
Ikaslea:
Onintza Garmendia
Esleitua:
Bai
Estrategikoa:
Ez
Kodea:
0