Hiztegien ediziorako ingurunea
Kurtsoa:
Saila:
Deskribapena:
Ordenagailuak hiztegigintzaren arloa ere bereganatu egin du azken urteotan, eta gaur egun ez dago laguntza konputazionalik gabeko proiektu lexikografikorik. Hainbat tresna erabiltzen dira langintza honetan: testu-prozesadore arruntak, datu-base erlazionalak, editore berezituak... Hiztegien adierazpide-ereduari dagokionez, berriz, datu-baseak dira, zentzurik zabalenean harturik, hiztegietako ezagutza errepresentatzeko baliabiderik egokienak. Ezagutza horren ezaugarriak direla eta, baina, datu-eredu erlazionala baino SGML edo XML bidez etiketatutako testuena hobeto egokitzen zaie ezagutza horren errepresentazio-beharrei: malgutasun handiagoa eskaintzen du, informazio erredundantea ahalik eta gutxien izan dadin bermatzen du, etab.
Proiektu honen helburu nagusia, bada, XMLz etiketatutako hiztegien ediziorako ingurune bat diseinatzea eta inplementatzea da. Edizio-ingurune horrek aukera eman behar dio lexikografoari XMLz kodetuta dagoen hiztegi bat editatzeko, hau da, sarrera berriak gehitzeko, sarrerak ezabatzeko eta sarrerak aldatzeko, azpiko kodeketaz arduratzen ibili gabe, edo ahal den gutxiena arduratuz behintzat. Horrelako ingurune batean nahi liratekeen hainbat tresna eta lagungarri ere (corpusak, zuzentzaile ortografikoak, lematizatzaileak, beste hiztegiak etab.) nola integratu aztertuko da proiektuaren diseinu-fasean. Halaber, banku lexikografiko bat (sarrerak, definizioak, irudiak, adibideak etab.) eta banku horretatik erator daitezkeen hiztegi konkretuak (mota, neurri eta helburu desberdinetako hiztegiak, esaterako) bereiztea ere interesgarri litzateke diseinu-fase honetan.
Inplementazioari dagokionez, berriz, Santiago de Cubako Centro de Lingüística Aplicada-ren Diccionario Básico Escolar delakoa hartuko da abiapuntu. Hiztegi hori berriki XMLratu da, TEI ekimenaren arauei jarraiki, eta proiektu honen emaitzatzat hiztegiaren ediziorako ingurune bat gauzatzea nahi litzateke, hiztegiaren autoreei hiztegiarekin aurrera egiteko ezinbestekoa zaien tresna eskainiz. Proiektuaren egilea harremanetan egongo da etengabe aplikazioaren erabiltzaile izango direnekin, eta elkarrekintza horrek aberastu egingo ditu, inondik ere, proiektuaren beraren funtsa eta garapena.

Irakaslea:
Xabier Artola
Ikaslea:
Mikel Astiz
Esleitua:
Bai
Estrategikoa:
Ez
Kodea:
0