Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa: Eleaniztasunak baditu hamaika aurpegi
Data:
2015/07/02
Tokia:
UEUren Eibarko Markeskoa egoitzan
Partaide kopurua:
27
Informazioa:
Euskal Herriko hizkuntza-egoera dela-eta, euskaldunon kezka iturri nagusietakoa izan da aspalditik euskarak nola aurre egingo dion inguruko hizkuntza indartsuen oldarrari. Orain berriz, mundu gero eta globalizatuago honek hirugarren (edo laugarren) hizkuntza baten beharra ekarri du. Gizarte eta hezkuntza elebidunetik eleaniztunera goaz abiada bizian, eta horrekin batera, euskararen geroari buruzko galderak ere ugarituz doaz. Nola integratu behar lirateke hizkuntza horiek hezkuntza-sisteman euskarari kalte egin gabe? Nola eragingo ote du olde horrek euskal gizartean edo euskarazko komunikabideetan? Zer garrantzi du informazio eta komunikazio-teknologietan —itzulpen automatikoan adib.— euskarak bere lekua egin dezan?
Horrelako kezkez gain, bestelako ikerketa-ildoak ere ari dira bidea egiten eleaniztasunaren inguruan, esate baterako, psiko/neurolinguistikaren eremuan. Ezberdin prozesatzen du euskara, ama hizkuntza dutenek eta bigarren hizkuntza dutenek?
Eleaniztasunaren inguruko galdera horien (eta beste batzuen) inguruan hausnarketa egitea izango du helburu ikastaro honek.
Irakasleak:
1) Agurtzane Elordui Urkiza
Euskal Filologian doktorea, EHUko Euskal Hizkuntzan eta Komunikazioa Saileko irakasle titularra Ikerlerroak: Komunikabideen soziolinguistika, hizkuntza-aldakortasuna komunikabideetan, hizkuntza gutxituen komunikabideen hizkuntza politika.
2) Itziar Laka Mugarza
EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna, eta Gogo Elebiduna ikerketa-taldearen zuzendaria. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan
3) Itziar Elorza Alday
EHUko irakaslea, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean. Aurretik, Ikastolen Elkarteko Hizkuntza Egitasmoen buru izan zen, euskara ardatzat duen hezkuntza eleaniztuna lantzen.
4) Itziar Idiazabal Gorrotxategi
EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean katedraduna, UNESCO HIzkuntza Katedraren koordinatzailea. Ikerlerro nagusiak: Euskararen azterketa diskurtsiboa, hizkuntzen jabekuntza eta irakaskuntza egoera elebidunetan.
5) Nora Aranberri Monasterio
Itzulpengintzan doktorea, UPV/EHUko IXA taldeko ikerlaria Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean. Ikerlerro nagusia: ezagutza linguistikoaren garapena eta integrazioa itzulpen automatikoko sistemetarako, eta hauen ebaluazioa.
unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Arduradunak:
Itziar Aduriz
Ruben Urizar