MCR: Multilingual Central Repository
Deskribapen laburra:
Europako zenbait hizkuntzatako wordnet-ez osatutako datu-base lexikal eleaniztuna.
Egileak (ixakideak):
Esteka (orokorra):
Esteka (online):
Harremanetarako:
german.rigau[abildua/at]ehu.es
Deskribapena:
Multilingual Central Repository (MCR) biltegiak EuroWordNet proiektuan proposatutako eredua jarraitzen du. EuroWordNet datu-base lexikal eleaniztuna da, non Europako hainbat hizkuntzatako WordNet-ak biltzen diren Princeton WordNet-aren antzera egituratuta. Princeton WordNet-ean izenak, aditzak, adjektiboak eta adberbioak biltzen dira ingelesez eta synset nozioaren arabera antolatzen dira. MCR-ren gaur egungo bertsioa 5th Framework MEANING proiektuaren emaitza da. MCR-k EuroWordNet marko berean integratzen ditu bost hizkuntza desberdinetako WordNet-ak, ingelesezko WordNet-aren lau bertsiorekin batera. MCR-k bere baitan biltzen du, halaber, WordNet Domains (Magnini and CavagliĆ , 2000) eta Base Concepts eta Top Concept Ontology ezagutza-baseen bertsio berriak. MCR-ren azken bertsioak synset-en arteko 1.642.389 erlazio semantiko ditu, gehienak modu automatikoan eskuratuak.
Funtzionalitatea:
Edozein baliabideri ezagutza semantikoa gehitzeko aukera eskaintzen du.
Teknologia:
Java, Php, Perl are used for the Demos. MySQL is used by the Database containing MCR.
Berrikuntza:
MCR-k EuroWordNet marko berean integratzen ditu bost hizkuntza desberdinetako WordNet-ak, ingelesezko WordNet-aren lau bertsiorekin batera. MCR-k bere baitan biltzen ditu, halaber, EuroWordNet Top ontology, WordNet Domains eta milaka erlazio semantiko eta propietate corpusetatik automatikoki erauziak.
Garapena:
MCR-ren gaur egungo bertsioa 5th Framework MEANING (2002-2005) proiektuaren emaitza da.
Argitalpenak (artikuluak):
Oharrak:
-