Loturak landuz: idazketa errazeko programa
Honakoa, idaztean letren arteko loturak modu erraz batean lantzeko programa bat da. Letren arteko loturen konplexutasunaren arabera irakasten da letrak lotzen, 'Letra xeheak bai!' argitalpeneko 6 letra-familia kontuan hartuz. Idazketaren ikaskuntza ahalik eta xamurren egiteko asmoz, loturak sailkatu egin ditugu: batetik, letren aurretiko loturak lantzen dira eta, bestetik, letren atzetiko loturak. Lotura horiek ulergarri egiteko, bigramak (bi letra segida) eta trigramak (hiru letra segida) duten hitzak lantzea proposatu dugu. Gainera, hitzen barruko lotura horiek praktikatzeko, haurrengandik hurbil dauden hitzak zein diren proposatzeko, hizkuntza-corpusak erabili ditugu (Txikipediatik euskarazkoak eta Vikipediatik gaztelaniazkoak) eta bilaketak egiteko hizkuntza-teknologia erabili dugu. Programa hau aproposa da 6 urtetik aurrera eta idazketa-zailtasunetan esku hartzeko.
Egileak (ixakideak):
Egileak:
Ibarra, I., Ortube, M., Iruskieta, M.
Fitxategi publikoak:
Urtea:
2020
Artikuluaren erreferentzia:
Booktegi.
Argitalpen mota:
Argitalpen mota fina (argitalpen_sailkapen_ohia):
URLa (ahal dela DOI):