Google faculty research awards 2019
2019
Deskribapena:
Eneko Agirre irakasleak urtero ematen diren Google Faculty Research Awards ikerketa arloko sarietako bat jaso du. ooglek hizkuntzaren prozesamenduaren arloan 11 sari eman ditu. Guztira, 50 herrialdetako 330 unibertsitatek idalitako 150 proposamen saritu ditu Googlek (Adimen Artifizialaren 18 arlotako 917 hautagaien artean).
Sarietatik %25 soilik dator Estatu Batuetatik kanpoko unibertsitateetatik, eta hizkuntza naturalaren prozesamenduaren kasuan, sari bakarra dago Europan. Eneko Agirre irakaslea da sari hau hirutan lortu duen ikertzaile bakanetakoa. Saria 70.000 dolarretakoa, eta diru horrekin finantzatuko da erabiltzaileekin elkarreragiten duten bitartean ikasteko gai izango diren elkarrizketa-sistemak garatzeko “Conversational Question Answering agents that learn after deployment”
izeneko proiektua. Enekok Aitor Soroa eta Gorka Azkune irakasleen, Arantxa Otegi ikertzailearen, Jon Ander Campos doktoretza ikaslearen, Aitor Agirre masterreko ikaslearen eta Eduardo Vallejo graduko Eikaslearen laguntza izan du bere ikerketan.
Deskribapena:
Google Faculty Research Awards, is a program focused on supporting the world-class technical research in Computer Science, Engineering and related fields performed at academic institutions around the world. These awards give Google researchers the opportunity to partner with faculty who are doing impactful research, additionally covering tuition for a student.
Nori:
Eneko Agirre
Nori:
Ixa taldea