Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak
Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean: horra Euskaltzaindiak Ixa Taldekooi paratu zigun gaia, Arantzazun 2018ko urrian egin zen biltzarrera gonbidatu gintuelarik. Ondorio hauek ateratzen ditugu artikuluan:
- Hizkuntza‐teknologien arloak garrantzi estrategikoa du hizkuntzaren etorkizunari begira.
- Hizkuntza-teknologia ardatz bat izango da Europan datozen urteetan, eta inbertsioak egingo dira; Espainian bada dagoeneko - plan bat, diruz ondo hornitua, eta Euskal Herrian ere pareko zerbait beharko genuke berandu baino lehen.
- Ikerkuntza eta trebakuntza espezializatuak bultzatu behar dira, egiten ari garena ez baita aski.
- Beharrezkoa da erreferentzia-zentro bat sortzea, unibertsitatearekin eta Langune/Eiken‐ekin lankidetzan: HiTZ, lehen aipatutako Hizkuntza Teknologiako Zentroa, izan daiteke, gure ustez, erreferentzia-zentro nagusi horri begirako lehen pausoa.
- Lortu beharko genuke arlo hau Eusko Jaurlaritzaren hurrengo zientzia‐planaren lerro nagusien artean sartzea, estrategikotzat hartzea; ez dadila izan, baina, txosten batean idatzita uztea bakarrik: ekintzak –eta dirua– behar dira, zenbait itsasargi-proiektu definitu eta garatzeko, eta erosketa publiko berritzailea sustatzen hasteko.
- Euskaltzaindiak ere bere lekutik eragile izan beharko lukeela honetan guztian, eta duen erreferentzialtasuna baliatu administrazioen aurrean, gauzak bizkortu daitezen.
Egileak (ixakideak):
Egileak:
I. Aduriz, I. Alegria, I. Aldezabal, X. Artola, A. Díaz de Ilarraza, N. Ezeiza, K. Sarasola, R. Urizar
Fitxategi publikoak:
Urtea:
2022
Artikuluaren erreferentzia:
Arantzazutik mundu zabalera: Euskararen normatibizazioa: 1968-2018. “Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak”. Andres M. Urrutia (Arg.). Iker bilduma. 455-470. Euskaltzaindia – Iberoamericana-Vervuert. 2022
ISBN edo ISSN (aldizkari, kongresu, liburu edo liburu atalak):
978-84-122988-4-0