Proiektu honetan Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (LNP) tresnak osasun arloko testuekin erabiltzeko egokitu ditugu.
Hain zuzen ere, DETEAMI proiektuan helburu nagusia drogen aurkako erreakzioak detektatzea izan da.
Osasun-zentroetan jasotzen den informazioa testuzkoa izan ohi da maiz, eta hau horrela, LNP tekniken erabilerak berrikuntza garrantzitsua suposatu beharko luke medikuntzaren inguruan egiten den ikerkuntzan.
Osasun-txostenetako edukia automatikoki analizatu eta egituratu dugu testuetan biltegiratuta dagoen informazioa interpretatu eta erauzi ahal izateko.