Proiektu honen helburu nagusia Sintaktikoki Etiketatutako Euskarazko Corpus Historikoa osatzea da. Euskarazko corpus historikoa sintaktikoki arakatzeko baliabideak prestatzeak aukera emango digu euskal gramatikaren ezaugarri nagusien inguruan azterketa diakroniko sistematikoak egiteko, egitura gramatikal jakin batzuen bilakaera ezagutzeko eta gaur egungo sintaxi diakronikoaren eta hizkuntzalaritza teorikoaren alorretan egin diren aurkikuntza teorikoekin alderatzeko.