Ipuin-moldaketa herri-hizkerara egokitzeko, aldatzeko eta modu esanguratsuan kontatzeko markaketa: Ahozko komunikazioa lantzen eta aztertzen Haur Hezkuntzako gelan

Lan honetan Martin Txiki eta Basajaunak ipuinaren irakurketa ozen esanguratsuak talde zehatz bateko haurren hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunean izan duen eragin zuzena aztertu da, beren beregi diseinatutako esku-hartze eta ikerketa baten bidez. Zehatzago, ipuina bizkaierara moldatu da eta Mungiako Legarda HLHI ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko gela batean irakurri da, horrek haurrek duten euskalkiaren ezagutzan eta egiten duten erabileran duen eragina aztertzeko. Esku-hartzea egiteko lan moldea konstruktibismoan oinarritu da.

Zer i(ra)kas dezakegu geure corpusekin "jolastuz"?

Hizkuntzak ikasteko askotariko metodologiak erabili izan dira: metodo zuzena, itzulpen metodoa, metodo audiolinguala, metodo komunikatiboa, hurbilpen lexikoa, ariketetan oinarritutako metodoa, ikasleen erroreetan oinarritutakoa edota metodo eklektikoak. Azken urteotan, berriz, corpusekin «jolasteak» hizkuntzak modu esanguratsuan i(ra)kasteko aukerak eskaintzen dizkigunaren ustean gaude. Corpusekin «jolastuz» ikasteko, ezinbestekoa da tresna informatiko egokiak eskura izatea, zailtasun teknologiko handirik aurkezten ez duten eta edonork modu errazean balia ditzakeen tresnak prestatzea.

Tresna digitalak hizkuntzak eta gramatikak ikertzeko eta irakasteko

Hitzaldi honetan hizkuntzak eta gramatikak ikertzeko eta i(ra)kasteko baliabide ezberdinak aurkezten ditugu.

Hizkuntza-teknologiaren abagunea. Euskara jalgi hadi teknologiara, jalgi hadi mundu

2017an Eusko Jaurlaritzara bidalia eta geroago oinarria izan zen Ixa Taldeko Iñaki Alegriak eta Xabier Artolak EAEko Legebiltzarrean 2018ko apirilaren 16an egin zuten agerraldirako, Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen aurrean, “Euskara eta hizkuntza-teknologiak: egungo egoera eta zenbait proposamen”. Txostena eskuragarri dago hemen: http://www.legebiltzarra.eus/irud/11/00/009531.pdf

Euskara (batua) ingurune digitalean: bidean ikasiXa eta etorkizuneko erronkak

Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean: horra Euskaltzaindiak Ixa Taldekooi paratu zigun gaia, Arantzazun 2018ko urrian egin zen biltzarrera gonbidatu gintuelarik. Ondorio hauek ateratzen ditugu artikuluan: - Hizkuntza‐teknologien arloak garrantzi estrategikoa du hizkuntzaren etorkizunari begira. - Hizkuntza-teknologia ardatz bat izango da Europan datozen urteetan, eta inbertsioak egingo dira; Espainian bada dagoeneko - plan bat, diruz ondo hornitua, eta Euskal Herrian ere pareko zerbait beharko genuke berandu baino lehen.

Pages

Subscribe to Ixa taldea RSS