2018an kalitatezko itzulpen automatikoa (IA) hizkuntza-pare gehienentzat erronka izaten jarraitzen zuen, baina azken urteotan alor honen garapena errealitate bihurtu da. Ikasketa sakona erabiliz (Deep Learning), embedding-en ekarpen argiarekin eta neurona-tekniken bidez, duela hiru urte pentsaezinak ziruditen emaitzak lortu ditu Itzulpen Automatiko neuronalak (NMT).